Sukaldaritza Tailerra ekainak 28

Datorren larunbatean, ekainak 28, plater aberats eta osasungarriekin sukaldaritza tailer bat izango dugu 😋

Tailer hau ez da soilik errezeta berriak ikasteko aukera bat, baizik eta ekimen estrategiko bat Lupusaren lanketa integralaren barruan. Tatiana Arcelusen (nutrizionista eta gastronomia-aholkularia) gidaritzapean, parte-hartzaileek hanturaren aurkako dietan oinarritutako menua prestatzeko aukera izango dute:

      - Lenteja Coral eta arroz hanburgesa: Landare-proteina eta zuntz ugariko aukera bat, hesteetako osasunerako eta hanturaren kontrolerako funtsezkoa.
      - Erremolatxa-gazpatxoa: klasiko berritua, antioxidatzailez eta bitaminaz betea, freskatzeko eta elikatzeko aproposa.
      - Tikka Masala oilaskoa: Plater exotiko baten bertsio osasungarria, gastronomia askotarikoa eta onuragarria izan daitekeela erakusten duena.
      - Jogurt naturala: Postre arina eta probiotikoa, funtsezkoa hesteetako flora orekatua mantentzeko.

📍Osina Ekodendan, Errenterian. Ekainaren 28an, 11:00etatik 14:00etara.

📝 Izen-ematea wasap bidez elkartearen telefono zenbakian 623 16 98 72 edo posta elektronikoz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.

Gure elikadura zainduz, elkar zaintzen dugu. Animatu! 🦋💜

Adeles Gipuzkoari lagundu

  • Zarategi Pasealekua 100,
    Gizagune Txara I, 7B Gunea, Donostia 20015 Gipuzkoa

  • 623 169 872 - aurrez aurreko arretarako hitzordua

  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.