Gipuzkoako Lupusekin Pertsonei Laguntzeko Elkartea
Adeles Gipuzkoa elkarte independentea, autonomoa, irekia, anitza eta irabazi-asmorik gabekoa da, lupus eta antzeko gaixotasunen bat duten pertsonak ordezkatzen dituen elkartea.
Pertsona horiei lagundu nahi diegu, eta eguneroko gaixotasuna ulertzen eta kudeatzen lagunduko dieten esperientzia aberasgarriak eskaini.
Gure helburuak
Lupuseko kaltetuei, haien senideei eta ingurukoei laguntzea.
Lupusari aurre egiteko arrazoiak eta erremedioa zehazten laguntzea.
Era berean, erakunde politiko-sanitarioekin lankidetzan aritzea kaltetuen bizi-kalitatea hobetuko duten tratamenduen garapenean, arrazoiak zehazten eta Lupusari aurre egiteko sendabidea lortzen lagunduz.
ORAIN, ZUK ERABAKI
Gurekin parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Gure proiektuarekin izan nahi duzun inplikazio-maila zuk zeuk erabaki dezazun nahi dugu. Ekimen eta iritzi guztiak ongi jaso eta kontuan hartuko dira. Aldez aurretik eskertzen dizugu zure denbora, inplikazioa eta elkartasuna.